16:52

Ekonomia

2014-2015

Diru Funtsak Espainiako ekonomiaren aurreikuspenak hobetu ditu

Erredakzioa

Ondorioz, Espainiako ekonomia atzeralditik atera dela konfirmatu du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), izan ere, herrialde aurreratuetako aurreikuspenen zuzenketarik handia izan du Espainiak.

  • Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Efe.

    Christine Lagarde, Nazioarteko Diru Funtseko zuzendaria. Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Espainiako ekonomiaren hazkundearen aurreikuspenak ondu ditu: 2014an % 0,6 eta 2015ean % 0,8 haziko da, aurretik kalkulatutako % 0,2aren eta % 0,5aren ordez, hurrenez hurren.

NDFk "Nazioarteko Aurreikuspen Ekonomikoak" txostena berriz aztertu ostean zuzendu ditu datuak. Txostena argitaratu zutenean, 2013an Espainiako Barne Produktu Gordina % 1,2 murriztuko zela kalkulatu zuen. Duela lau hilabete hamarren bat gutxiago aurreikusi zuten.

Ondorioz, Espainiako ekonomia atzeralditik atera dela konfirmatu du Nazioarteko Diru Funtsak (NDF), izan ere, herrialde aurreratuetako aurreikuspenen zuzenketarik handiena izan du Espainiak.

Eurogunea aurten % 1 eta 2015ean % 1,4 haztea aurreikusi dute, urrian, NDFren urteroko bileran aurreikusitakoa baino hamarren bat gehiago, bi kasuetan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena