Ekonomia
Aldaketa
Erredakzioa
Jose Raul Goñik ordezkatuko du Nieves; Foru Parlamentuko bozeramaileek 'harriduraz' hartu dute dimisioa.
Orain arte Nafarroako Zerga-Ogasunaren zuzendaria izan den Idoia Nievesek dimisioa eman du, eta Jose Raul Goñik ordezkatuko du kargu horretan. Nievesen dimisioa "harriduraz" hartu dute Nafarroako Parlamentuko bozeramaileek, eta dimisio horren arrazoiak azaltzeko eskatu diote Gobernuari, karguak berak eta gaur egun esku artean dituzten gaiak oso garrantzitsuak baitira.
Aldaketa, Foru Gobernuak jakinarazi duenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuan egingo duten berregituratze zabalago baten barnean egin dute. Berregituratzea egindakoan, urteko gai nagusietako bi aztertuko dituzte: erreforma fiskal osoa egitea eta hitzarmen ekonomikoa berritzea.
Goñiren izendapena asteazkenean onartuko dute, Gobernuaren saio batean. Zuzendari berriak 20 urte eman ditu Administrazioan, eta gaur egun Zeharkako Tributu eta Enpresa Handien Zerbitzuko zuzendaria da. Idoia Nievesek, bere aldetik, Nafarroako Zerga Ogasuneko Ikuskaritza zerbitzuan jarraituko du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa