18:07

Ekonomia

Mendeko ekarpenak

Ekarpenen gatazkan akordioa dute Eroskik, Kontsumobidek eta bankuek

Erredakzioa

Egindako ekarpenaren % 15 eskudirutan ordaintzea eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonuen truke ematea dakar irtenbideak; % 30eko kita legoke.

1:23
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eroskik ''asmo-akordioa'' sinatu du bankuekin, mendeko ekarpenen gatazkari irtenbidea emateko. Akordio horren arabera, ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonutan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke. Kontsumobidek bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan, Kontsumoko Euskal Institutuak berak ohar batean azpimarratu duenez.

12 urteko bonuek urtean euribor + % 3ko irabaziak emango lituzkete, Eroskik Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari helarazitako informazioaren arabera.

Eroskik ohar batean azaldu duenez, aukerakoa izango da trukea onartzea ala ez. Edonola ere, Eroskiren hitzetan, akordio ''positiboa'' da eta ekarpenak dituzten pertsona guztientzako ''irtenbide unibertsala'', horiek zein bankutan erosi zituzten edo non bizi diren kontuan izan gabe.

Irtenbide honek ez du aintzat hartzen orain arte ordaindutako interesen itzulera, eta horrekin bat egiten ez duten bezeroek beren tituluei eutsi ahalko diete, ''orain arte bezala''.

Hilaren 31n ordainduko ditu konpainiak mendeko ekarpenen interesak.

Kontsumobideren ustez ''gatazkarako irtenbidea'' da

Kontsumobidek ohar batean adierazi duenez, gatazkarako ''irtenbide unibertsala'' da akordioa. Kontsumoko Euskal Institutuak testu horretan azpimarratu duenez, etengabeko harremanak izan dituzte Eroskirekin, finantza erakundeekin eta kontsumitzaileen elkarteetako ordezkariekin, titulu horiek erosi zituzten lagunen ordezkari gisa.

Bitartekaritza prozesuan irtenbide ezberdinak izan direla adierazi du Kontsumobidek baina, azterketa sakona egin ondoren, azkenean lortutako akordioak ''irtenbide unibertsala'' dakarrela azpimarratu du.

Kaltedunek baztertu egin dute akordioa

Kaltetuak Fagorrek eta Eroskik igorritako mendeko ekarpenen kaltedunen elkarteak baztertu egin du, erabat, Eroskik eta bankuek ekarpenen gatazka konpontzeko lortutako akordioa.

''Gaur egin duten eskaintzak ez du ezer bermatzen, Eroskiri Fagor Etxetresnaki gertatu zaiona gertatzen bazaio 12 urterako bonu horiek ez baitute baliorik izango. Kasu horretan diruaren % 85 galduko genuke'', azaldu du elkarteko buruak.

Halaber, dirua itzultzen ez badiete, litekeena da Eroskik itxi behar izatea, elkartearen arabera.

Adicaeren hitzetan, proposatutako trukea ''korralitoa'' da

Adicae banku, kutxa eta aseguru erabiltzaileen elkartearen arabera, gaur proposatutako trukea ''korralitoa'' da, eta hori ez onartzeko eskatu dio Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeari.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena