15:51

Ekonomia

Mendeko ekarpenak

Kaltedunek baztertu egin dute Eroskiren eta bankuen arteko akordioa

Erredakzioa

Kaltetuak elkarteak ohartarazi duenez, dirua itzultzen ez badiete, litekeena da Eroskik itxi behar izatea. Adicaeren hitzetan, proposatutako trukea ''korralitoa'' da

  • Kaltetuak elkartekoak, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

    Kaltetuak elkartekoak, Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Kaltetuak Fagorrek eta Eroskik igorritako mendeko ekarpenen kaltedunen elkarteak baztertu egin du, erabat, Eroskik eta bankuek ekarpenen gatazka konpontzeko lortutako akordioa. Proposamenaren arabera, ekarpenaren % 15 eskudirutan jasoko lukete bezeroek, eta beste % 55, berriz, 12 urterako bonutan. Ondorioz, % 30eko kita egongo litzateke. Kontsumobidek bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan, Kontsumoko Euskal Institutuak berak ohar batean azpimarratu duenez.

''Gaur egin duten eskaintzak ez du ezer bermatzen, Eroskiri Fagor Etxetresnaki gertatu zaiona gertatzen bazaio 12 urterako bonu horiek ez baitute baliorik izango. Kasu horretan diruaren % 85 galduko genuke'', azaldu du elkarteko buruak.

Halaber, dirua itzultzen ez badiete, litekeena da Eroskik itxi behar izatea, elkartearen arabera.

Agerraldia Legebiltzarrean

Akordioaren baieztapena iritsi baina lehen, kaltedunen elkarteko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia Garapena eta Lehiakortasun batzordean izan dira, bizi duten egoera azaltzeko.

Bertan, Eroski, Kontsumobide eta kooperatibaren mendeko aportazioak komertzializatu zituzten bankuen arteko negoziazioak kritikatu dituzte. Ordurako zabaldutako informazioaren arabera, bizi osorako produktuak zirenak epe luzerako izaeradun bonoengatik trukatzea aztertzen ari ziren; kaltetuen esanetan, ordea, proposamen hori "onartezina" izango litzateke, "galerak aurreztaileek ordaintzea suposatuko lukeelako".

Jose Antonio Urrutia bozeramaileak ostegun honetan jakinarazi duten proposamenaren berri ofizialik ez zuela esan du goizean. Halaber, Eusko Jaurlaritzak proposamen hori babestea "onartezina" izango litzatekeela ere aurreratu du.

Urrutiaren aburuz, proposamen horrekin inbertitu zituzten 660 milioi eurotatik 99 milioi bakarrik berreskuratuko lituzkete 30.000 kaltedunek.

Adicaeren hitzetan, proposatutako trukea ''korralitoa'' da

Adicae banku, kutxa eta aseguru erabiltzaileen elkartearen arabera, gaur proposatutako trukea ''korralitoa'' da, eta hori ez onartzeko eskatu dio Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeari.

Kotizazioa eten dute

Bestalde, Eroskiren bi ekarpenen kotizazioa etetea erabaki du gaur Baloreen Merkatuko Espainiako Batzordeak. Horren arabera, balore horien garapenean eragina izan dezaketen baldintzak daudela iritzita erabaki du behin-behineko neurri hori hartzea.

Eroskiren plana

22 bankuk hartzekodunekin zorra berregituratzeko prozesua amaitzen dutenean jarriko dute martxan proposamena. Eroskik 2.500 milioi eurorekin berfinantzatzea eskatu die erakunde horiei.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena