08:15

Ekonomia

Osasun Erreforma

Gobernuak ez du koordainketa aplikatuko anbulantzietan eta protesietan

Erredakzioa

Espainiako Osasun Ministerioak duela urtebete iragarri zuen larrialdikoa ez den anbulantzia zerbitzua berrordaindu egin beharko zela: 5 euro bidaiako.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak ez du koordainketa aplikatuko anbulantzietan eta protesietan, Osasun Erreformak neurri horiek jaso bazituen ere. Botiken koordainketa ezarrita, esparru gehiagotara zabaldu nahi zuen Rajoyren Gobernuak, baina, oraingoz, ez du halakorik egingo Ana Mato Osasun ministroak iragarritakoaren arabera.

Hortaz, erietxera anbulantzian joateko beharra duenak ez du zerbitzua ordaindu beharko, ezta protesia behar duenak ere. Ana Mato ministroak atzera egin du Estatu Kontseiluaren txostena irakurri ondoren. Horren esanetan, dokumentuaren arabera, koordainketa horiek ez lukete dirua aurrezteko balioko, aplikatzea garestiagoa bailitzateke.

Espainiako Osasun Ministerioak duela urtebete iragarri zuen larrialdikoa ez den anbulantzia zerbitzua berrordaindu egin beharko zela: 5 euro bidaiako.

Protesien kasuan ere kobratu egin nahi zituzten, eta baita bastoi, makulu eta ahulki gurpildunak eskuratzeko ere, eta gauza bera elikagai bereziak behar dituztenen produktuekin. Hiru koordainketa horiek, azkenik, ez dira indarrean sartuko, egoerak "hobera" egin duela argudiatuz.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena