13:14

Ekonomia

Aurreikuspenak

2014an EAEko ekonomia % 1 haziko dela kalkulatu du Confebaskek

Erredakzioa

Halaber, hurrengo urteko amaierarako 5.000 langabe gutxiago egongo direla uste du patronalak.

  • Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE

    Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidentea. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Confebask patronalak 2014. urtean EAEko ekonomia % 1 haziko dela eta urte horren amaierarako 5.000 langabe gutxiago egongo direla aurreikusi du.

Miguel Angel Lujua Confebaskeko presidenteak Egoera Ekonomikoari buruzko Ikerketa aurkeztu du gaur, Bilboko Euskalduna Jauregian.

Horren esanetan, 2014. urtean susperraldi ekonomikoa "oso ahula" izango da, baina 2015ean "indartsuagoa" izango da.

Lujuak energiaren, fiskalitatearen, finantziazioaren eta Gizarte Segurantzaren alorretan erreformekin jarraitzeko deia egin du, enpresen kostuak gutxitzeko, baina baztertu egin du lan erreforman aldaketa "sakona" egitea.

Bestalde, lan hitzarmenen aurreraeraginaren amaiera "argitzea" eta ELAk "norabide aldaketa egin" eta negoziaziora itzultzea eskatu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena