Ekonomia
Energia
Erredakzioa
Ministroak aurreratu duen igoera fakturaren arlo arautuari dagokio, ordaintzen den guztiaren % 60ri. Hilaren 19an egingo den merkatuko enkanteak argituko du zenbatekoa izango den aldea azkenik.
Argindarra. Argazkia: photl
Jose Manuel Soria Espainiako Gobernuko Industria, Energia eta Turismo ministroak urtarrilean argindarraren tarifaren zati arautuan, bidesari elektrikoan, egongo den igoera ez dela % 2tik gorakoa izango esan du. "Ez dut uste inola ere % 2tik gorakoa izango denik", adierazi du ministroak kazetariek galdetuta.
Bidesari elektrikoak tarifa elektrikoaren % 60 izaten dira gutxi gorabehera, eta sistema elektrikoko kostu arautuak jasotzen dira bertan, hala nola garraio, banaketa, berriztagarrientzako ordainsariak, Penintsulatik kanpokoentzako gainkostua eta zor elektrikoaren kostua.
Ministroaren azalpenaren arabera, bidesariak garestitzeko arrazoia "printzipalaren kitapena eta sistemaren kostuen eta diru sarreren arteko aurtengo aldea dira, 3.600 bat milioi guztira". Nolanahi den, ministroaren hitzetan, ordaindu behar dugunaren behin betiko kopurua "merkatuko enkanteak ezarriko du, abenduaren 19an", horretatik ateratzen baita fakturan energiari dagokion zatia, guztiaren % 40 gutxi gorabehera.
Soriak, gainera, urtea oso-osorik ikusi behar dela iritzi dio, "urtero lau aldaketa izaten baitira, bat hiruhileko bakoitzeko; 2013an % 0,9koa izango da igoera guztira". Merkaturatzaileen arteko hogeita bosgarren enkanteak zehaztuko du, beraz, ostegun honetan, urtarriletik aurrera zenbat ordaindu beharko den argindarraren truke.
Gaur egun dagoen informazioaren arabera, enpresa elektrikoek ezarriko dituzten prezioak % 13 handiagoak izango dira; hartara, % 5 inguru igoko litzateke orotara argindarraren prezioa, energiaren prezioak bultzatuta bakarrik. Behin-behineko % 5 horri bidesarien prezioen igoera gehitu beharko litzaieke.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa