19:29

Ekonomia

Gorenaren epaia

Elektrizitate konpainiek bere gain hartu beharko dute tarifa-defizita

Erredakzioa

Guztira 26.000 milioi eurokoa da defizit hori, diru-sarreren eta kostuen arteko diferentziak eraginda.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bost elektrizitate konpainia handiek bere gain hartu beharko dute tarifa-defizita, diru-sarreren eta kostuen arteko diferentziak eraginda defizit, alegia. Hala ebatzi du Auzitegi Gorenak, bost konpainia horiek ''protagonista nagusiak'' direla eta sektorearen ''ia osotasuna'' beren esku dutela argudiatuta.

Joan den hilean eman zuen Gorenak ebazpenaren berri, eta gaur kaleratu ditu hori jasotzen duten bi epaiak. Auzitegi Nazionalak gai horren inguruan urtarrilean kaleratutako ebazpenaren aurrean helegitea jarri zuten Gas Naturalek eta Endesak, baina Gorenak helegite horiek baztertu ditu.

Ebazpenean jasotzen denez, normala da defizita ordaintzeko botere legegileak bost elektrizitate konpainia handietara (Endesa, Gas Natural Fenosa, Iberdrola, E.ON eta HC) jotzea. ''Elektrizitate sektorean nagusi izatea da defizita enpresa talde horien gain uztearen arrazoia; arrazoi horrek berak justifikatu baitzuen bere garaian enpresa horiek kostuengatik konpentsazioa jaso izana'', azpimarratzen dute idatzi horretan. Guztira, 26.000 milioi eurokoa da defizit hori.

Gorenak ebatzi duenez, Endesak eta Gas Naturalek ordaindu beharko dituzte epaiketaren kostuak (50.000 eta 35.000 euro, hurrenez hurren). Halaber, auzitegiak baztertu egin du defizit hori ordaintzeko konpainiek 2012 hasieran ordaindutako 336 eta 81,2 milioi euro itzultzea.

Epaiaren kontra ezingo dute helegiterik jarri.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena