Ekonomia
Ontziolak
Erredakzioa
Sailburuak aurreratu du beste euskal ontziola batzuek ere, Balenciagaz gain, kontratuak ixtear dituztela, ontziak egiteko.
Bideoak (1)
Arantza Tapia Ekonomia Garapenerako eta Lehiakortasunerako sailburuak esan du "baikortasunez" ikusten duela ontziolen sektorearen etorkizuna. Sailburuak aurreratu du beste euskal ontziola batzuek ere, Balenciagaz gain, kontratuak ixtear dituztela, sinaduraren zain, ontziak egiteko. Hortaz, Tapiaren iritziz, egoera asko aldatu da, eta nabarmen egin du hobera orain dela zazpi edo zortzi hilabete zegoenarekin alderatuz gero.
Tapiak, esne-sektorearen inguruko jardunaldi bat irekitzeko ekitaldian egin ditu adierazpen horiek, baina ez du xehetasun gehiagorik eman aipatutako operazio horietaz; izan ere, horren esanetan, protagonista enpresa pribatu horiek izatea nahi du, "haiek ari baitira borrokan hain zaila eta gogorra den mundu honetan".
Tapia pozik agertu da Balenciagak adostutako akordioaren aurrean, eta euskal ontziola pribatuen lana goraipatu nahi izan du: "Munduan beste edozeinekin lehiatzeko gaitasuna dutela erakutsi dute; kontratuak lortzeko eta tax lease berri batekin prestatzeko gai direla ere ikusi dugu". Sistema zaila eta berria da, baina ontziolek euren kabuz lortu dute dena, sailburuaren esanetan: "Enpresa horien lanari esker gaude orain egoera honetan, eta laster hobeto egongo gara. Beti izango gaituzte aldamenean, baina haiek dira protagonistak".
Arantza Tapiaren esanetan, Euskal Herriko Itsas Foroak abenduan aztertuko ditu ontziolekin batera abiatutako neurriak (finantza-arloan, nazioartean eragin handiagoa lortzeko...) eta ixtear dauden kontratuak.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa