11:37

Ekonomia

Ontziolen sektorea

Ontziolek lehen kontratua lortu dute, 'tax lease'ren gatazkaren ostean

Erredakzioa

Zumaiako Balentziaga ontziolak 60 milioi euroko kontratua eskuratu du, bi ontzi eraikitzeko.

1:38
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko ontziola pribatuen sektoreak lehen kontratu garrantzitsua lortu du, udan Europako Batzordearekin 'tax lease' berriaren harira polemika izan ostean.

Hain zuzen ere, Zumaiako Balentziaga ontziolak lortu du kontratua. 60 milioi eurokoa da, Erresuma Batuko konpainia batentzat bi ontzi egiteko, ontziola pribatuak biltzen dituen Pymar elkarteak iragarri duenez.

Kontratuak 720.000 orduko lan-karga ekarriko du.

"Operazio hauek baieztatu egin dute urte hasieratik indarrean dagoen 'tax lease' berria baliagarria dela eta inbertsioen segurtasuna bermatzen duela", esan du ontziola pribatuen patronalak.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena