14:51

Ekonomia

EAEko fiskalitatea

Gorenak Errioxaren helegitea bertan behera utzi du Kontzertua babestuz

Erredakzioa

Epaian, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere egunean emandako argudio berak aurkeztu ditu Gorenak: lurralde historikoek zerga arau propioak onartzeko duten autonomia defendatu du

  • Urkullu, Errioxako presidentearekin. EITB.

    Urkullu, Errioxako presidentearekin. EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Euskadiko fiskalitatearen inguruan Errioxako Gobernuak jarritako helegitea bertan behera utzi du gaur Auzitegi Gorenak. Horrenbestez, Kontzertu Ekonomikoaren “baliotasuna” babestu egin du aipatu epaitegiak.

Epaian, Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak bere egunean emandako argudio berak aurkeztu ditu Gorenak: lurralde historikoek zerga arau propioak onartzeko duten autonomia defendatu du.

”Lurralde historikoek Estatuko beste erkidegoetan dauden zerga-arau ezberdinak adosteko gaitasuna dute”, dio epaiak. 

Modu horretan, Gorenak Kontzertu Ekonomikoaren baliotasuna onartu eta Errioxak jarritako errekurtsoa bertan behera utzi du.

Epaia ezagutu ondoren, Bizkaiko Foru Aldundiak esan du Gorenak hartutakoa “euskal fiskalitatearen” aldeko beste erabaki bat dela. “Gorenak aurkeztutako argudioek Euskadin duen zerga sistemari baliotasuna, egonkortasuna eta segurtasuna eman diote”, gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena