Ekonomia
Aurrekontuak 2014
Erredakzioa
Sozialistek ez dute osoko zuzenketarik aurkeztuko, eta ''abstentzio kritikoa''ren alde azaldu dira. Edonola ere, negoziazioa ''azken eguna arte'' bukatzen ez dela azpimarratu dute.
Albisteak (2)
Informazio gehiago (1)
Euskadiko 2014ko Aurrekontuek aurrera egin dezaten bidea ''erraztea'' da PSE-EEren asmoa, baina Jaurlaritzari ''txeke zuririk'' emango ez diotela ohartarazi du Patxi Lopez Euskadiko sozialisten buruak. Hala, PSE-EEk osoko zuzenketarik aurkeztuko ez duela esan du Lopezek, eta ''abstentzio kritikoa''ren alde azaldu da. Edonola ere, negoziazioa ''azken eguna arte'' bukatzen ez dela azpimarratu du Euskadiko sozialisten idazkari nagusiak.
Bilbon eskaini duen prentsaurrekoan, Lopezek esan du azken asteotako negoziaketen ondoren erabaki dutela osoKO zuzenketarik ez aurkeztea, fiskalitate mailan EAJrekin lortutako akordioak Aurrekontuen proiektuan isla duelako. PSEko buruak azpimarratu duenez, Aurrekontuak sozialisten ''eskaerak neurri batean'' jasotzen ditu, tartean ''baliabide publiko gehiago''.
Edonola ere, sozialisten buruak ohartarazi du ez diotela Jaurlaritzari ''babes itsua'' emango, eta ''irailean lortutako akordioak betearazteko exijentzia jarrera'' izango dutela. ''Ez diogu txeke zurik emango'', gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa