13:10

Ekonomia

Eusko Jaurlaritza

Eroskik bere zorra finantzatzea lortuko duela uste du Erkorekak

Erredakzioa

Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi duenez, Eroskiren eta bankuen arteko negoziazioak "bide egokitik" doaz. Hala ere, Gobernuak ez du negoziazioan esku hartuko.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen esanetan, laster Eroskik bere zorra berriz finantzatzea lortuko duen "zentzuzko itxaropena" dute.

Gobernu bileraren ostean egindako agerraldian, Eroskik zorra berriz finantzatzeko prozesua abiatu duela azaldu du Erkorekak, "eta, Jaurlaritzak eskuartean duen informazioaren arabera, badirudi konpainiak lortu egingo duela bere helburua betetzea".

Horren esanetan, Eroskiren eta bankuen arteko negoziazioak "bide egokitik" doaz. "Jaurlaritzak [konpainiak] helburua betetzea espero du, baina, logikoa denez, ez du esku hartuko negoziazioan", ohartarazi du.

Bestalde, Eroskik ez diela dirurik eskatu nabarmendu du Erkorekak, baina konpainiari "babesa eta aholkularitza" eman diotela erantsi du. "Hori bai, "oraingoz ez dute laguntza zuzenik eskatu, eta jakin badakite ezin dutela egin, Europako araudiak ez duelako onartzen", azaldu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena