13:10

Ekonomia

Fagor Etxetresnak

Ordaindu Eusko Jaurlaritzarekin eta MCCko presidentearekin bilduko da

Erredakzioa

Plataformak kooperatiban inbertitutako aurrezkiak eskatzen ditu, eta bere egoera aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzan.

  • Fagor

    Fagor Etxetresnaken lantegia, Arrasaten. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Ordaindu plataformako ordezkari talde bat Eusko Jaurlaritzara joango da asteartean, Fagor Etxetresnaken borondatezko ekarpenek kaltetu dituztenen egoera aurkezteko. Hurrengo egunean, afera berbera Txema Gisasola MCCko presidentearekin jorratuko du.

Ganberako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Batzordean izango da Ordaindu plataformako ordezkaritza asteartean 16:00etan. Bitartean, kaltetuetako batzuk kanpoaldean bilduko dira, Isidro Fernandez plataformako bozeramaileak esan duenez.

Ordaindu plataformak bazkide kooperatibistak, bazkide ohiak eta horien senideak biltzen ditu. Egungo langileek, aurrez erretiratuek eta erretretatuek kooperatiban inbertitutako aurrezkiak eskatzen ditu talde horrek.

Fagor Etxetresnak hartzekodunen lehiaketan sartzeak euren aurrezkiak kooperatibaren borondatezko ekarpen edota merkataritza-mailegu gisa jarri zituztenen arazoa larritu du.

Kaltetuek ezin dute euren dirua atera azaroaren 1etik, eta, gainera, urteko lehen seihilekoagatik egokitzen zitzaizkien interesak ez dituzte kobratu. Oso ezkor daude urtarrilean kobratzeko aukeraren aurrean.

Ordainduren ustez, Fagor Etxetresnakek borondatezko ekarpenetan 45 milioi inguru ditu "atxikita", eta merkataritza-maileguetan 42 milioi inguru. Printzipioz, diru hori bazkideei itzuli behar die enpresak, horiek hala eskatzen dutenean.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena