Ekonomia
2014ko aurrekontuak
Erredakzioa
Horrela, 2012a baino lehen sinatutako egitasmoei ekarpenak egin ahal izango dizkiete administrazio publikoek. PPk EAJren zuzenketa partziala onartu du Diputatuen Kongresuan.
Diputatuen Kongresua. Argazkia: EFE
2011ko abenduaren 31 baino lehen sinatutako pentsio egitasmoei ekarpenak egin ahal izango dizkiete administrazio publikoek, entitateek eta elkarteek, horrek funtzionarioen soldatak handitzea ez badakar.
Estatuko Aurrekontu Orokorren lege-proiektuari aurkeztutako zuzenketa partzialak eztabaidatu dituzte Diputatuen Kongresuan. PPk eta EAJk akordioa lortu dute puntu horretan. Horrela, Gobernuak jeltzaleen aldarrikapen nagusietako bati lekua egin dio kontuetan.
Bi alderdiek adostutako transakzio-zuzenketaren arabera, erretiroaren arriskua estaltzen duten pentsio planei ekarpenak egiteak debekatuta jarraitzen du.
Hala ere, gainerako estaldurak dituzten aseguru-kontratuak egiteko aukera izango dute, eta baita erretiroaren arriskua estaltzen duten pentsio planei ekarpenak egitekoa ere, 2011ko abenduaren 31 baino lehen sinatu baldin badituzte. Bi kasuetan, ekarpenek ezingo dute funtzionarioen soldata handitu.
EAJ akordioarekin pozik agertu da agiri batean. PP Gobernura heldu bezain laster, duela bi urte, debekua ezarri zuen. Akordioarekin debekua indargabetu dute, "borondatezko gizarte-aurreikuspeneko erakundeen biziraupena arriskuan jartzen zuelako" eta "ezinegona eta segurtasun juridikoan arazo larriak sortzen zituelako"; izan ere, "EAEko langile publikoen gizarte-aurreikuspenerako sistema osagarria zalantzan jartzen zuen".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa