20:41

Ekonomia

Fagor Etxetresnak

Fagorrek 'etorkizuna' duela ziurtatu du Frantziako Gobernuak

Erredakzioa

Arnaud Montebourg Industria ministroaren hitzetan, Fagor enpresa "garrantzitsua" da Frantziako ekonomiarentzat.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Fagorrek Frantzian "etorkizuna" duela ziurtatu du Arnaud Montebourg Industria ministroak. Jose Manuel Soria Espainiako Industria ministroarekin telefonoz hitz egin duela jakitera eman du Montebourgek, bi gobernuen ekintza koordinatzeko.

"Fagorrek etxetresnen % 14 Frantzian saltzen dituela eta etorkizuna duela gogorarazi behar dugu. Prestigioko markak eta patente erabakigarriak ditu. Gure industria mantentzeko posible den guztia egin behar dugu", adierazi du ministroak Asanblada Nazionalean.

Zentzu horretan, Fagor Frantziako ekonomiarentzat enpresa "garrantzitsua" dela errepikatu du ministroak. Fagorrek 2.000 langile ditu Frantziako lau lantegitan.

"Kasu zaila"

Espainiako Gobernuaren edo euskal agintarien erabakia zein izango den oraindik ez dakitela gogorarazi du Montebourgek, baina "kasu zaila" dela onartu du.

Horrela, Espainiako homologoarekin elkarrizketa izan du, ekintzak "ahal denik eta hobeen" koordinatzeko.

Frantziako Fagorren zuzendaritzako borondatea zein den ez dakitela goraipatu du Montebourgek. Horregatik, enpresako zuzendaritzarekin bilduko da. Sindikatuek, aldundiek, zuzendaritzak eta Frantziako zein Espainiako gobernuek indarrak batu behar dituztela erantsi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena