Ekonomia
Fagor Etxetresnak
Erredakzioa
Bazkideen dirua jasotzetzeko, "edozer egiteko prest daudela" esan die Ordaindu plataformako bozeramaileak Mondragon korporazioko arduradunei.
Fagorreko langileen manifestazioa. Argazkia: EITB
Fagor Etxetresnak-eko 200 bazkide inguru biltzen dituen Ordaindu plataformak bilera eskatuko dio Eusko Jaurlaritzari, enpresan egindako kapital-ekarpenak berreskuratzeko. Gainera, Mondragon korporazioari idatzi bat bidaliko diotela adierazi dute plataformako iturriek.
Orain arte Fagor Etxetresnak-eko Artezkaritza-Kontseiluari egindako eskaerek erantzunik izan ez dutela ikusita, Ordainduko Batzordeak iragan astelehenean hartu zuen erabaki hau.
Aipatutako plataformaren arabera, 45 milioi euroko ekarpenak egin dituzte bazkideek, eta horietako askok uztailean eskatu zuten dirua itzultzea.
Guzti horrengatik, Mondragon korporazioari idatzi bat igorriko diote, eta dagozkien "erantzukizunei" aurre egiteko eskatuko diote bertan. Horren harira, erantzukizunak saihestu nahian dabiltzala, salatu du plataformako bozeramaileak.
Gainera, Mondragon korporazioko arduradunei mezu zuzena bidali die, dirua jasotzeko "edozer egiteko prest daudela" argi utziz.
Esan bezala, Eusko Jaurlaritzari bilera aginduko diote, baita Mondragon korporazioari "presioa sartzeko" eskaera luzatu ere.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa