10:30

Ekonomia

Dokumentazioa

Profila: Xabier Sagredo BBK-ko presidente berria

Erredakzioa

Andoni Ortuzarren konfidantzazko gizona da BBkren presidente berria.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Xabier Sagredo Ormaza (41 urte) BBKren jarduneko presidente bihurtuko da astelehen honetan, Mario Fernandezen ordez.

Sagredo BBK-ko presidenteorde eta Bizkaiko EAJren zuzendaritzako kide da egun.

Buruzagi jeltzalea iazko azaroan sartu zen BBKn, EAJk proposatuta.

Sagredo Ekonomia Zientzietan lizentziaduna da, eta finantziazioan eta lan arriskuetan aditu.

Ibilbide profesionala Ipar Kutxan hasi zuen. Bertan, hedapen saileko zuzendaria izan zen, 1997. urtetik 2007. urtera.

Handik, autobusak eta azpiegiturak kudeatzen dituen Transitia enpresako zuzendaritzara pasatu zen, 2012 arte.

2009tik, gainera, Iberdrola Generacion konpainian zuzendaritzako batzordekide da, kanpo aholkulari gisa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena