Ekonomia
2014ko Aurrekontuak
Erredakzioa
Asteartean Jaurlaritzak aurkeztuko duen aurrekontu egitasmoaren harira, EH Bilduk esan du Madrili begira diseinatutako aurrekontuak ez dituztela onartuko.
Laura Mintegi, gaur, Bilbon
Eusko Jaurlaritzak 2014rako prestatu duen aurrekontu proiektua gogor kritikatu du gaur Laura Mintegi EH Bilduko bozeramaileak. Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat pentsatutako aurrekontuak eskatu dizkio Mintegik Iñigo Urkullu lehendakariari.
Asteartean aurkeztuko du Jaurlaritzak datorren urterako aurrekontu egitasmoa. EH Bilduren ustez, Madrili begira diseinatutako aurrekontuak ez dituzte onartuko. Jaurlaritzak PPren politikak oinarri hartuta prestatutako aurrekontuak aurkeztuko balitu, "ondorioak lazgarriak" izango direla esan du EH Bilduko ordezkariak.
Pobretzeari aurre egiteko eta bizi dugun txirotzea gelditzeko politikak aldarrikatu ditu Mintegik, gizarteak egun dituen behar sozialak erdigunean jarrita. "Beste politika ekonomiko bat behar dugu, Euskal Herrian eta euskal herritarrontzat pentsatutakoa: ez daitezela izan boteretsueneii begira egindako aurrekontuak", esan du.
Kontu publikoen tramitazioan jarrera "kritikoa, baina eraikitzailea" izango dutela jakinarazi du Mintegik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa