18:39

Ekonomia

Krisia Fagorren

Fagorreko langileak beste kooperatibetan birkokatzen hasi da MCC

Erredakzioa

Fagor Etxetresnak eta Lagun Aro EPSVrekin elkarkidetzan sortutako enplegu bulegoa bazkideentzat aukera berriak sortzeko lanean ari da.

  • Fagor Etxetresnak. Argazkia: EFE

    Fagor Etxetresnak. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Mondragon Taldea Fagor Etxestrenak enpresako langileak beste kooperatiba batzuetan birkoktzen hasi da. Sortu berri den enplegu bulegoaren bidez egiten ari dira birkokatzeak, prentsa oharrean adierazi duenez.

Enplegu bulegoa Fagor Etxetresnaken eta Lagun Aro EPSVren elkarkidetzarekin sortu da eta "behar diren profil profesionalak zehazteko" lanean ari da. "Bazkideentzat lan aukera berriak sortzeko ekimenak bultzatu nahi dira", adierazi du.

"Lehen birkokatzeak egin dira dagoeneko eta kooperatibek eskatutako elkarrizketa kopurua hazi egin da, azarotik aurrera lanpostu batzuetan aritzeko hautaketarekin hasteko", esan du Taldeak.

Bulegoa, besteak beste, kooperatibek dituzten enplegu beharrak aztertzeaz arduratzen da eta behar horietarako profilak zehazteaz. Ekintzak barneratzeko aukerak, zerbitzuak eta enplegu aukera berriak sortzeko ekimenak ere aztertzen ditu bulegoak.

Mondragon Taldeak onartu egin du Fagorren krisiak "ezohiko egoera sortu diola Taldeari". Hala ere, arazoari betiko "ildo historikotik" aurre egiten ari direla azpimarratu du. "Elkartasun mekanismoetan oinarrituta, kooperatiben arteko lankidetzan oinarrituta eta erantzukizun kolektiboan oinarrituta. Eredu kooperatiboarengan jarrita duen konfidantza berretsi du Taldeak.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena