10:42

Ekonomia

Eustaten datuak

4.700 langabe gehiago Euskadin, uztailetik irailera

Erredakzioa

Hazkunde handiena Araban izan da (4.400 pertsona gehiago), baina Bizkaian jaitsi egin da (800).

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Langabezia % 0,3 hazi da Euskadin aurtengo hirugarren hiruhilekoan, aurrekoarekin alderatuta, hau da, 4.700 pertsona gehiago daude lan bila edo lan egiteko prest, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak jakinarazi duenez.

Guztira, 158.300 pertsona (% 14,8) daude langabezian EAEn.

Lurraldeka, hazkunde handiena Araban izan da, 4.400 pertsona gehiago baitaude lan gabe. Tasa % 16,7koa da lurralde horretan. Gipuzkoan, 1.200 langabe gehiago daude, eta tasa % 11,9koa da. Bizkaian, aldiz, langabezia jaitsi egin da (800 langabe gutxiago), eta tasa % 15,9koa da.

Adinaren arabera sailkatuta, langabezia tasa handiena 16 eta 24 urte artekoen artean dago, gazteen % 41,2 baitaude lan barik. Dena dela, 1,7 puntu jaitsi da, aurreko hiruhilekoarekin alderatuta.

Eurostat Europar Batasuneko Estatistika Bulegoaren arabera, abuztuan % 10,9koa izan zen EB osatzen duten hogeita zortzi estatuetan batez besteko langabezia; % 26,2koa, Espainian. Horrenbestez, Euskadiko batez bestea Europar Batasunekoa baino handiagoa da, eta Espainiakoa baino txikiagoa.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena