21:28

Ekonomia

Murrizketak

Erkidegoek 2015era arte 8.000 milioi doitzea nahi du Gobernuak

Erredakzioa

2014an 4.068 milioi euroko neurriak hartuko dituzte erkidegoek. Era berean, 2015ean 4.000 milioi euroko neurriak hartzea espero du Espainiako Exekutiboak.

  • Mariano Rajoy. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

    Mariano Rajoy. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Datozen bi urteetan erkidego autonomoek 8.000 milioi euro baino gehiago doitzea aurreikusi du Espainiako Gobernuak, Bruselari igorritako Administrazio Publikoen aurrekontu egitasmoak azaldu duenez.

Erkidegoen aurrekontuetaz eta doikuntzaz oraindik informazioa biltzen ari direla azaldu du Gobernuko txostenak, baina 2014an 4.068 milioiko neurriak hartuko dituztela kalkulatu dute ildo nagusiekin.

Horietatik, 2.142 milioi diru-sarrerak lortzeko neurriak izango dira; izan ere, erkidegoek zerga eskumenak dituzte eta baita arauak egiteko gaitasuna ere. Hazienda Ministerioaren estimazioak kontuan izango dituzte zerga bakoitzaren tartea ezartzeko.

Gastuei dagokienez, 1.927 milioiko neurriak hartuko dituzte erkidegoek 2014an. Helburu nagusia gastua kontrolatzea izango da.

Era berean, 2015ean 4.000 milioi euroko neurriak hartzea espero dute.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena