Ekonomia
Krisia Fagorren
IKER GÓMEZ | EITB.COM
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Arrasateko alkateak azpimarratu du Fagorren egoera "kezkagarria" dela eta bere elkartasuna azaldu die "langileei" eta kaltetuen familiei.
Albisteak (6)
audioak (1)
Inazio Azkarragaurizar Arrasateko alkateak esan du bai erakundeek eta baita Mondragon taldeak ere "hausnarketa" egin beharko dutela, Fagor Etxetresnaken inguruan "zerbait gaizki egin delako, eta hortik sakondu egin behar dugulako".
"Gu erakunde txiki bat garenez, lagundu bai lagundu dezakegu, baina Mondragon Korporazioak egin behar du hausnarketa, eta horretan dabil", adierazi du.
Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Arrasateko alkateak azpimarratu du Fagorren egoera "kezkagarria" dela, eta bere elkartasuna azaldu die "langileei" eta kaltetuen familiei. "Berri txarra jaso dugu, benetan, oso kezkagarria", gaineratu du.
Arrasateko Udalaren "lehentasuna" enplegua izango dela esan du, eta "irtenbidea" bilatzeko "elkarlana" nahitaezkoa izango dela nabarmendu du.
"Elkartasuna oinarri, topa dezagun aurrerabidea, besterik ez dago. Elkarlana beharrezkoa da, ez dago beste errezeta magikorik, irtenbidea bilatu behar dugu", adierazi du.
Azkarragaurizarren hitzetan, Fagor Etxetresnaken egoerak kalte "zuzena" eta "zeharkakoa" ekarriko die Arrasateko herritarrei. "Ikusi behar da eragina noraino izango duen, baina seguru izango duela".
Asteburuan egingo dituzten manifestazioaren inguruan, alkateak onartu du "protesta egiteko momentua" dela, baina, bitartean, "irtenbidea" bilatzeko beharra goraipatu du. "Saiatu behar gara hainbat eta lanpostu gehien mantentzen", esan du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa