Ekonomia
Fagor Etxetresnak
Erredakzioa
Etorkizunari begira, Fagorrek hausnarketa egin beharko duela gaineratu du Erkorekak, “likidazioa edo berregituraketa” erabakitzeko.
Albisteak (3)
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen hitzetan, Fagor Etxetresnak hartzekodunen aurrelehiaketan sartzea “urte honetako albisterik txarrena” da. Horrez gain, enpresaren bideragarritasuna bermatzeko eta “ondorio ekonomikoak gutxitzeko” helburuarekin, Jaurlaritzak “bere esku dagoen guztia” egingo duela gaineratu du.
Etorkizunari begira, Fagorrek hausnarketa egin beharko duela gaineratu du Erkorekak, “likidazioa edo berregituraketa” erabakitzeko. Jaurlaritzak, “ahal duen neurrian” laguntza emango diola gaineratu du, Gobernu bileraren ondorengo agerraldian.
Euskal Autonomia Erkidegoan urte honetan izan den “albisterik txarrena” dela berretsi du Jaurlaritzako bozeramaileak.
Gauzak horrela, sortutako egoeragatik triste azaldu da eta, iragarri duenez, "enpresaren bideragarritasunaren alde egiten jarraituko dugu, orokorrean eta kooperatibaren bazkideengan izan dezakeen eragina gutxitzeko".
Halaber, Eusko Jaurlaritzak enpresak bideragarri izaten jarraitzeko esku hartu duela azaldu du, baina egoera ekonomikoak eta salmenten eboluzioak proposatutako irtenbideak bideragarri ez izatea egin dute.
Era berean, Jaurlaitzak Fagorren "berregituraketa egiteko" lanean jarraituko duela esan du. .horrela, sozietatean "salbatzeko dagoena salbatzen" saiatuko direla ziurtatu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa