Ekonomia
Krisi ekonomikoa
Erredakzioa
Egoera zaila Fagor Etxetresna Elektrikoak bizi duena. Bere etorkizuna ziurtatzeko, gutxienez 120 milioi euro behar ditu. Beharrezko finantzaketa lortu ezean, hartzekodun konkurtsoan sar liteke.
Fagor krisia
Aste erabakigarria izan liteke datorren astea Fagor Etxetresna Elektriko kooperatibarentzat, bere etorkizuna ziurtatzeko gutxienez 120 milio euro behar baititu. Finantziazio hori lortu ezean, hartzekodunen lehiaketan sartzeko arriskuan legoke.
Agiri labur batean, Mondragon korporazioko iturriek jakinarazi dutenez, "likidezia eta kaudimena bermatuko dituen finantziazioa lortzeko ahalegin berezia egiten ari da Kooperatiba une honetan. Hori lortzeko aukerak garatzen eta aztertzen ari gara. Negoziazioen emaitzak onak badira, hazkundera bideratutako gure plan estrategikoa ezartzeko esparru egonkor bat lortuko dugu".
Aztertzen ari diren aukeren artean, mailegu baten bidez finantziazio arazoak konpontzea edota etxetresnak egiten dituen Fagor lantegia berriro laguntzea daude.
Iaz 89 milioi euroko galerak izan zituen Fagor kooperatibak, eta maiatzean 70 milioi euroko bi mailegu eman zizkion Mondragon taldeak. Orain, 120 milioi euro beharko lituzke aurrera egiteko.
2008. urteaz geroztik ez du irabazirik izan. Eta diru galerak izateaz gain, langile kopuruak ere behera egin du Fagorren. 10.000 langile izatetik 5.600 izatera pasatu da bost urtean. 1.600 beharginek Euskadin lan egiten dute; gainerakoak 13 bat herrialdetan ari dira.
Fago Etxetresna Elektrikoak kooperatibak ez du behar adina saltzen. Espainiar Estatuan salmentak nabarmen jaitsi dira, eta ekoizpenaren %76 atzerrira esportatzen duen arren, kanpoko merkatuetan ere egoera zaildu egin zaio Arrasateko kooperatibari.
Bihar aztertuko dute egoera Mondragoneko Kontseiluan. Beharrezko finantziazioa lortu ezean, hartzekodunen konkurtsoan sar liteke Fagor kooperatiba.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa