19:27

Ekonomia

NDFren txostena

Espainiako enpresek duten zor 'handiaz' ohartarazi du NDFk

Erredakzioa

Espainia, Italia eta Portugalgo enpresek duten zor "handia" eta bertako banketxeen "ahulezia" ekonomiaren errekuperazioan oztopo direla azpimarratu du NDFk txosten batean.

  • Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE

    Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendaria. Argazkia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) Italia, Espainia eta Portugalgo enpresek duten zor "handiaz" ohartarazi du. Diru Funtsaren arabera, zorra eta herrialde horietako bankuek duten "ahultasuna" oztopo bat dira ekonomiaren errekuperazioan eta kredituaren mugimenduan.

"Portugalgo zorraren %50, Espainiakoaren %40 eta Italiakoaren %30 epe ertainean zorrei aurre egiteko gaitasunik ez duten enpresen esku dago; zorra, gastu operatiboa eta kapitalaren gastuak gutxitu ezean, ezingo diote zorrari aurre egin", adierazi du Funtsak Finantza Egonkortasunari buruz kaleratu duen txostenean.

Jose Viñals Moneta Gaietarako NDFko zuzendariak azaldu duenez, "zor horrek bakuengan eragina izan dezake, enpresei egindako maileguetan izandako galeren bitartez". "Banku batzuek galera horiei aurre egiteko hornitu beharko dute, eta hori egin ahal izateko, etorkizuneko etekinak erabili beharko dituzte, eta zenbati kasutan, kapitala ere erabili beharko dute", gaineratu du.

Funtsak dituen datuen arabera, Espainiako bankuek duten hornidurak galera horiei aurre egitea ahalbidetuko luke (kasurik okerrenean 104.000 milioi euroko galera izango litzateke). Italian (125.000 milioi euroko galerak) eta Portugalen (20.0000 milioi euroko galerak) hornidurak agortuko lirateke.

Arazo horiei aurre egin ahal izateko, eurogunean "ikuspuntu bateratu" bat mantentzearen alde agertu da Diru Funtsa. "Bankuen bateratzea, erakundeen ebazpen-sisteman hobekuntzak edo zorra antolatzen duten funtsen kudeaketaz arduratzen diren erakunde bereziak egin beharko lirateke", azpimarratu du.

Herrialde horietako enpresek zorrei aurre egiteko duten egoera ere jaso du txostenak. "Zorretik ateratzea beharrezkoa den arren, kapitalean gehiegizko murrizketak egiteak eragina izan dezake euroaren kanpoaldeko hazkunde ikuspegian", amaitu du.

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena