10:44

Ekonomia

Erreakzioak

Iraileko langabezia-datuak onak ez direla onartu du Eusko Jaurlaritzak

Erredakzioa

"Ezin dugu balorazio positiborik egin. Jende asko lanik gabe dago oraindik, eta azken hilabeteetan ez dugu lortu enplegu berririk sortzea", adierazi du Arantza Tapia sailburuak.

  • Datuak ez dira onak, Jaurlaritzaren hitzetan. EITB.

    Datuak ez dira onak, Jaurlaritzaren hitzetan. EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Iraileko langabezia-datuak ez dira onak izan", onartu du Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak. "Ez gara enplegu berriak sortzeko gai izan", azpimarratu du.

Euskadi Irratiari eskainitako elkarrizketan, Tapiak esan du lan arloak ez dituela garai onenak bizi, Euskadiko ekonomiak ez duelako oraindik susperraldia hasi. “Garai txar batean gaude oraindik ere”, gaineratu du.
“Ezin dugu balorazio positiborik egin. Jende asko lanik gabe dago oraindik, eta azken hilabeteetan ez dugu lortu enplegu berririk sortzea. Datuak ez dira onak, ekonomiak ez duelako oraindik susperraldia hasi”.
Hala ere, nahiz eta enpresek enplegu berririk ez sortu, “erregulazio espedienteak martxan jartzen dituzten edo itxi egiten duten enpresa gehiago ez egotea” goraipatu du sailburuak.
“Datu hori positibotzat jo dezakegu, nahiz eta gazteek eta nagusiek lana aurkitzeko zailtasun handiak dituzten. Bi kolektibo horiek ondo zaindu behar ditugu”, azpimarratu du.
Tapiaren ustez, Euskadiko ekonomiak “hondoa jo du” eta “ez du txarrera egingo. Horrek ez du esan nahi enplegu berria sortuko denik. Oraindik datu txarrak ditugu mahai gainean, kezkatzeko modukoak”, gaineratu du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena