19:44

Ekonomia

Azpiegiturak

2014ean 190 milioi euro gastatuko ditu Gobernuak AHTren obretan

Erredakzioa

Bestalde, Estatuak 50,43 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan, iaz baino 25 milioi gehiago. 1.524 milioi euroko Kupoa ordaindu beharko dio EAEk Estatuari.

1:36
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Abiadura Handiko Trenean (AHT) 190 milioi euro xahutuko ditu Espainiako Gobernuak 2014an, Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektuaren arabera. 2013an 90 milioiko inbertsioa bideratu zuen Estatuak AHTren lanetara.

1.524 milioi euroko Kupoa ordaindu beharko dio EAEk Estatuari. 2013an baino ia bikoitza ordaindu beharko dio; izan ere, 812,15 milioi izan ziren iaz.

Bestalde, Estatuak 50,43 milioi euro inbertituko ditu Nafarroan, iaz baino 25 milioi gehiago. 46,45 milioi Sustapen eta Nekazaritza ministerioek gastatuko dituzte Foru Erkidegoan, eta gainerako ministerioek 3,99 milioi.

AHTren obretaz gain, inbertsio handienak Pasaiako portuan (bederatzi milioi) eta Zubietako espetxean (lau milioi) egingo ditu Estatuak EAEn. Gipuzkoako kartzela ez dira oraindik egiten hasi.

Horrela, AHTk 190 milioi jasoko ditu 2013an: 39,675 Arabako tartean, 41,996 Gipuzkoan-nahiz eta lanak Eusko Jaurlaritzak zuzendu- eta 108,329 milioi Bizkaian.

Aurten 90 milioi euro xahutu behar zituzten, Cristobal Montoro Hazienda ministroak gaur, Madrilen, aurkeztutako aurrekontuek azaltzen dutenez.

Pasaia, Zubieta eta Foronda

Bestalde, Pasaiako portua eraikitzeko lanek 9 milioi euro jasoko dituzte 2014an. Iaz 8,1 milioi bideratu zituzten.

Zubietako espetxeak lau milioi euro jasoko ditu 2014an, nahiz eta oraindik lanak ez hasi.

Forondako aireportuak (Araba) 2,2 milioi euro jasoko ditu. 809.000 euro pista luzatzeko erabiliko dituzte.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena