Ekonomia
Estatuko Aurrekontu Orokorrak
Erredakzioa
Pentsioak % 0,25 baino ez dira igoko datorren urtean. Hain zuzen, kalkulu berriaren ondorioz aurreikusitako minimoa. Horrez gain, zor publikoak barne produktu gordinaren % ehun hartuko du.
Bideoak (1)
Cristobal Montoro Ogasun ministroak 2014ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak aurkeztu ditu kongresuan.
Aurrekontu horietan jasotakoaren arabera, ministerioek % 4,7ko murrizketa izango dute modu homogeneoan. Barne, Hezkuntza, Lan, Nekazaritza eta Ekonomia Ministerioek, berriz, partida handiagoa izango dute erabilgarri.
Enpleguko eta Gizarte Segurantzako Ministerioak jasoko du partidarik handiena (26.544,24 milioi eurokoa), % 11,5 handiagoa, Enplegu eta Gizarte Segurantzari egindako transferentziak kontuan hartuta. Azpimarratzekoa da, pentsioak %0,25 baino ez direla igoko datorren urtean, hain zuzen, kalkulu berriaren ondorioz aurreikusitako minimoa.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioek, bestalde, partidan gehikuntza handiena izango dute (5.158 milioi euro), %31, 6 gehiago.
Halaber, Barne Ministerioak partida handiagoa izango du erabilgarri, 7.298,26 milioi euro, %1,2 handiago. Hezkuntza, Kultura eta Kirola Ministerioen partida, berriz, %6,6 handituko da.
Bien bitartean, Nekazaritza eta Ingurumen Ministerioen gastua %3 handituko da 2014an. Ekonomia Ministerioak, bestalde, 2.346,01 milioi euroko aurrekontua izango du, %19,5 gehiago. Hala ere, partidaren hazkundea %4,1 koa izango da, 2013an egindako transferentziak kontutan izanda.
Sustapen Ministerioaren kasuan, aurrekontuak %0,2 egingo du gora, 4.095,17 milioi eurorekin.
Osasun, Defentsa, Justizia, Presidentetza eta Atzerri Ministerioek murrizketak izango dituzte
Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioek %35,6ko murizketa izango dute, 1.907,6 milioi eurorekin. Atzerri eta Kooperaziorako Ministerioek, berriz, %8,8ko murrizketa izango dute, eta Justizia Ministerioaren aurrekontuak %2,3 egingo du behera.
Defentsa Ministerioak, bestalde, 5.742,94 milioi euroko partida jasoko du, murrizketa, beraz, %3,2koa izango da. Azkenik, Presidentetza Ministerioaren aurrekontuak %2,6 egingo du behera.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa