Ekonomia
Hirugarren hiruhilekoa
Erredakzioa
Barne Produktu Gordinaren bilakaera "ez da hain negatiboa" eta lanpostuak deuseztatzeko erritmoa "motelagoa" da, erakundeak ziurtatu duenez.
Artxiboko irudia: EFE
Urteko hirugarren hiruhilekoan ekonomiaren egonkortzea edo "aurrerapauso txiki bat" emango dela uste du Espainiako Bankuak. Gainera, BPGaren bilakaera "hain negatiboa ez" dela adierazi du.
Espainiako ekonomiak atzeraldia moteldu duela argitaratu du agur Espainiako Bankuak. Beherakada hiru hamarren txikiagoa izan da urteko bigarren hiruhilekoan. Era berean, lanpostuak deuseztazeko erritmoa "motelagoa" da.
Horrela, "urte hasieratik bilakaera ez da hain negatiboa eta joera mantentzen ari dela ematen du", azaldu du erakundeak.
Kontsumo pribatuaren bultzada
Kontsumo pribatuak eta etxeen eta merkatarien konfiantza neurtzen dituzten indizeek hobera egin dute uztailean eta abuztuan, eta horiek BPGaren bilakaerari lagundu diote.
Ibilgailuen matrikulazioek % 2,1 gora egin zuten abuztuan eta merkataritzaren indizeak jaitsiera txikiagoa izan zuen.
Lan-merkatuari dagokionez, lanpostuak deuseztatzeko erritmoak behera egin duela esan du Espainiako Bankuak. Laneko kostuek behera egiten jarraitzen dutela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa