Ekonomia
NDFren txostena
Erredakzioa
Nazioarteko Diru Funtsa Euroguneko herrialdeen fiskalitatea harmonizatzearen alde agertu da, etorkizunean gerta litezkeen krisien eragina eta intentsitatea gutxitzeko.
Nazioarteko Diru Funtseko Christine Lagarde
Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) teknikariek egin duten txostenak Euroguneko herrialdeen fiskalitatea harmonizatzearen aldeko proposamena jaso du. Horren bidez, etorkizunean gerta litezkeen krisien eragina eta intentsitatea gutxituko litzateke. Jorratzen diren proposamenean artean, langabezia prestazio bateratua sortzea dago.
Txostenean jasotzen denez, "fiskalizazioaren bateratzeak etorkizunean gerta litezkeen krisien eragina eta intentsitatea gutxituko luke. Denbora beharko da hori abian jartzeko, nahiz eta ezarpenaren inguruko bide orria izateak konfindantza ematen duen, eta egun krisia gainditzeko egiten ari diren esfortzuak indartu egiten dituen".
Fiskalitatearen harmonizazioak izango lituzkeen "oinarrizko elementuen" artean, NDFko adituek hainbat proposamen jaso dituzte: politika fiskalen gainbegiratzea eta disziplina handiagoa, herrialdeek izan ditzaketen arriskuak partekatzea, langabezia prestazio bateratua eta gerta litezkeen erreskateen kostuak murriztuko lituzkeen funts bateratua sortzea.
Langabeziaren inguruan Nazioarteko Diru Funtsak adierazi duenez, "Batasuneko herrialdeek izan ditzaketen arriskuen inguruan babesa eskainiko luke langabeziari aurre egiteko ekimen bateratua izateak".
Txostenak dionez, ordea, modu honetako ekimen bat aurrera eramateko "herrialdeen lan merkatu bakarrerantzeko bidea hartu behar da"
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa