Ekonomia
Euskal enpresak
Erredakzioa
Hegazkinak izango duen Rolls-Royce motorraren ardatzak egingo ditu enpresa bizkaitarrak.
Airbus A-350 hegazkinak eramango duen motorraren zati bat egingo du ITPk. Argazkia: EiTB
Industria de Turbo Propulsores SA (ITP) enpresak eta Rolls-Roycek Airbus A-350-800/900 hegazkinetako motorraren parte bat egiteko akordioa sinatu dute.
Enpresa bizkaitarrak Trent XWB motorraren presio handiko eta ertaineko turbinei eusteko ardatzak hartuko dituen egitura egingo du.
Kontratu horri esker, 46 milioi euro poltsikoratuko ditu ITPk. Urteak daramatza euskal enpresak Rolls-Roycerentzat motorrak egiten; are, enpresa britainiarrak akzioen % 46 du.
Ignacio Mataix ITP enpresako zuzendari nagusiaren esanetan, "gure fabrikazio ahalmenetara oso ondo egokitzen den produktua egiteko beste urrats bat suposatzen du akordioak".
Izenpetutako kontratuaren arabera, ITPk motorraren zati hori egin, paketetan sartu eta banatu beharko du. Datozen hilabeteetan, pieza hori egiteko lanetan hasiko da, zuloak egiteko elektrohigadura azkarra edo elektroi-bonbardaketazko soldadura bezalako teknologikoa erabiliz. Lehen motor zatia 2014ko ekainean izango da prest.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa