09:23

Ekonomia

Erreforma

Espainiako Gobernuak 33.000 milioi euro murriztuko ditu pentsioetan

Erredakzioa

Mariano Rajoyren Gobernuak aldatu egingo du pentsioen balioa kalkulatzeko erreforma, eta KPIren araberakoa ez izateko.

  • Mariano Rajoy. EFE

    Mariano Rajoy. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak 33.000 milioi euroko murrizketa egingo du pentsioetan, 2022. urtea arte, horien balioaren garapena kalkulatzeko modua aldatuta. Izan ere, erreforma berriarekin, pentsioen igoera ez da kontsumorako prezioen indizearen (KPI) araberakoa izango.

EFE agentziak azaldu duenez, erreforma horrek 2014. urtean 809,6 milioi euro "aurreztea" ekarriko du. 2019-2022 eperako, urtean 5.000 milioi eurokoa izango da aurrezkia.

Tomas Burgos Gizarte Seguratzako Estatu idazkariaren esanetan, "aurrezki" horiek ez dira "murrizketak", baizik eta pentsioen hazkundea "herrialdearen errealitate ekonomikora egokitzeko modua".

Espainiako Gobernuaren arabera, azken 10 urteetan pentsioen hazkundea KPIrena baino handiagoa izan da.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena