12:44

Ekonomia

Datu ofizialak

Zergen bidez bildutako dirua % 5.2 igo da Bizkaian

Erredakzioa

BEZ eta Sozietate zergaren bitartez diru gehiago bildu da eta PFEZ eta Zerga Bereziengatik (alkohola, tabakoa), berriz, gutxiago.

  • Bizkaiak urte osoan biltzea aurreikusitako diruaren % 65 bildu du jada. EiTB.

    Bizkaiak urte osoan biltzea aurreikusitako diruaren % 65 bildu du jada. EiTB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Bizkaiko Ogasunak 4.060,8 milioi euro bildu ditu abuztua arte, hau da, 2012ko lehen zortzi hilabeteetan baino % 5,2 gehiago, Bizkaiko Aldundiak aditzera emandako datuen arabera.

Zuzeneko zergei dagokienez, 2.220,1 milioi euro bildu dira, iazko epe berean bildutakoa baino % 3.8 gehiago (iaz 2.138,6 milioi bildu zituzten).

Zeharkako zergen kasuan, PFEZaren bidez diru gutxiago bildu da, %2.7. Gauzak horrela, 1.319.7 milioi bildu dituzte, iazko 1.356 milioiekin alderatuta.

Sozietateen gaineko zergaren bidez % 17.8 gehiago bildu dute. Ondarearen gaineko zergarekin ere iaz baino gehiago bildu dute: aurten, 66.9 milioi euro, eta iaz, berriz, 56.7 milioi euro.

Zeharkako zergak

Zeharkako zergen kasuan, BEZaren bidez % 11.2 gehiago bildu dute. Zerga berezien kasuan, denetarik egon da: Erregaien bitartez % 17.5 gehiago bildu dute; Argindarrarekin, % 1.8 gutxiago, Alkohola eta antzeko edariekin % 4 gutxiago eta Tabakoarekin % 8 gutxiago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena