13:18

Ekonomia

Langabezia gora

Confebask: Abuztuan langabeziak izan duen gorakada, datu txarra da

Erredakzioa

Langabeziak abuztuan izan duen gorakada datu txarra dela esan du Confebaskek, dena den, aurreko urteetako abuztuko datuekin alderatuz, aurtengoa hobea omen da, euskal patronalaren aburuz.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

“Abuztuko langabeziaren datua txarra izan arren, aurreko urteetan hilabete horretan izandakoa baino hobea da” azpimarratu du Confebasek, Twitter sare sozialean.

Espainiako Estatuko langabeziak behera egin zuen abuztuan (31 langabe gutxiago), lehenengo aldiz hilabete horretan 2000. urtetik, eta sei hilabetez jarraian jaitsi da, eta 340.000 langabe gutxiago daude martxotik.

Euskadin, berriz, langabeziak gora egin du EAEn, lau hilabeteko beheranzko joera amaitu da horrela, eta uztailean baino 1.514 langabe gehiago zenbatu dituzte. Hala, 173.107 langabe daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, Espainiako Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak jakitera eman duenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena