17:27

Ekonomia

Abiadura handiko trena

Nafarroako bi tarte legez kontrakoak direla erabaki du epaitegi batek

Erredakzioa

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak Sustrai Erakuntza Fundazioari arrazoia eman dio, eta bi tarteetako ingurumen-inpaktu txostenek balioa galdu dutela erabaki du.

  • Artxiboko irudia: EFE

    Artxiboko irudia: EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak Sustrai Erakuntza Fundazioari arrazoia eman dio, eta Nafarroako bi tarteren ingurumen-inpaktu txostenek balioa galdu dutela erabaki du. Horrela, "orain arte onartutakoa eta egindakoa legez kanpokotzat" jo du epaitegiak.

Fundazioko kideek eta abokatuek prentsaurrekoa eman dute gaur epaia azaltzeko. Sententziaren aurrean Administrazioak helegitea aurkez dezake. Sustrai Erakuntzaren hitzetan, epaiarekin 2004ra atzera egin dute; izan ere, ingurumen-inpaktu txostena berriz egin beharko lukete eta obrak berriro esleitu, nahiz eta dagoeneko martxan egon.

Hori dela-eta, ''lanak eta proiektua berehala gelditzea'' eskatu du Sustrai Erakuntza elkarteak, horren hitzetan ''beharrezko berme legalik gabe'' ari baita lanak eta izapide administratiboak egiten Nafarroako Gobernua.

Halaber, ''gutxienez'', Luis Zarraluqui Sustapen kontseilariaren dimisioa' eskatu dute, ''Nafarroako Gobernuak abiatutako ekintzen eta Castejon Iruña Abiadura Handiko Korridorearen proiektuaren kudeaketa txarraren erantzule politikoa den neurrian'', elkarteak salatu duenez hasieran Nafarroa zeharkatu behar zuen proiektua horretara mugatu baita.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena