Ekonomia
Zerga-politika
Erredakzioa
Defizit helburua Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoan, bien artean adostuta, zehaztearen alde egin du lehendakariak.
Iñigo Urkullu lehendakaria. Argazkia: EiTB
Iñigo Urkullu lehendakariak gaur Azpeitian azaldu duenez, Espainiako Gobernuak Euskadiko defizit helburua zehazteko alde bateko erabakia hartzeak kezkatu egingo luke, eta Exekutiboak emandakoa "hamarren bat" igotzea eta, horrela, % 1,3ra iristea espero du.
Urkullu Azpeitian izan da, San Inazio eguneko elizkizunean, eta adierazi duenaren arabera, defizita hamarren bat igotzea 70 milioi euro izango lirateke eta Euskadik "azken ekitaldiko diru-bilketa eza" dela eta dauden "gabeziak arintzeko" balioko luke.
Gainera, % 1,3ko zifra hori "2012ko ekitaldian euskal administrazioek betetako defizitarekin koherentea izango litzateke".
Defizit helburua Kontzertu Ekonomikoaren batzorde mistoan, bien artean adostuta, zehaztearen alde egin du lehendakariak.
Euskadik zorduntzeko gaitasun gehiago izateko, defizita hamarren bat igotzeko eta Euskadiren autogobernurako gaitasuna errespetatzeko eskatu dio Urkulluk Gobernuari.
Horrez gain, Urkulluren aburuz, egungo egoera Jose Luis Rodriguez Zapaterok zuzendutako "aurreko Gobernuaren utzikeriaren" ondorioa da.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa