18:31

Ekonomia

Aldundiaren arabera

3.000 lanpostu berri sortu dira Bizkaian azken hiruhilekoan

Erredakzioa

Aurreikuspen ekonomikoak egitean “derrigorrezkoa den zuhurtzia” oinarritzat hartuz, Aldundiak esan du atzo Bilbaok esandakoak ez direla “asmo hutsak”.

  • Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia. EFE.

    Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia. EFE.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Unai Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaileak esan du azken hiruhilekoan 4.000 enplegu berri sortu direla Bizkaian. Diru-bilketa ere aurreikusitakoa baino hobea izango dela gaineratu du.

Bizkaiko egoera ekonomikoari buruz hitz egitean, Jose Luis Bilbao diputatu nagusiak atzo emandako datuei zenbakiak jarri dizkio gaur Rementeriak.

Aurreikuspen ekonomikoak egitean “derrigorrezkoa den zuhurtzia” oinarritzat hartuz, Aldundiak esan du atzo Bilbaok esandakoak ez direla “asmo hutsak”.

Enpleguari dagokionez, urteko bigarren hiruhilekoan 3.000 lanpostu suntsitu zirela baina beste 7.000 berri sortu zirela adierazi du. Zentzu horretan, enplegu ‘garbia’ hazi egin dela esan du Aldundiak.

Rementeriaren hitzetan, Bizkaia “krisiaren tunelaren amaieran” dago.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena