Ekonomia
Elkarrizketa Radio Euskadin
Erredakzioa
PSEko Antolakuntza idazkariaren esanetan, EAJrekin negoziatzen ari diren akordioa zabalagoa izan behar da, hala nola enpleguari eta erakunde sistemari buruzkoa ere bai.
Albisteak (2)
Rodolfo Ares PSE-EEko Antolakuntza idazkariak adierazi duenez, EAJrekin negoziatzen ari diren akordioa ez da fiskalitateari buruzkoa izango bakarrik, "lau herrialde konturi" buruzkoak baizik. Horrenbestez, "gauza bakar baten inguruan" akordioa ez dela "posible" izango ohartarazi du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean, Ares "harrituta" agertu da, EH Bilduk uko egin baitio akordioari, "oraindik akordiorik ez badago ere".
Aresen esanetan, balizko akordioak ekonomia eta enplegua, erakunde sistemaren erreforma, zerbitzu publikoen defentsa eta fiskalitatea eta iruzurraren aurkako borroka izango ditu oinarri.
Negoziazioetan, "aurrerapauso ugari" eman dituztela azaldu du Aresek, "baina oraindik gauza inportanteak daude ixteke".
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa