10:33

Ekonomia

Negoziazioak PSE-REKIN

EH Bildu itun fiskaletik 'aldendu' izana deitoratu du Erkorerak

Erredakzioa

Akordioaren azken testua ezagutzen ez badu ere, koalizio abertzaleak bat egitea "zail" ikusten duela aurreratu izana kritikatu du Jaurlaritzako bozeramaileak.

  • Josu Erkoreka. EiTB

    Josu Erkoreka. EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramailearen ustez, EH Bildu jeltzaleak eta sozialistak negoziatzen ari diren itun fiskaletik "aldentzen" saiatu da "hasieratik", "bat egin ez izana erraz justifikatu ahal izateko".

Onda Vascan eskainitako elkarrizketa batean, Erkorekak deitoratu egin du EH Bildu itunetik dagoeneko "aldendu" izana, azken testua ezagutzen ez badu ere eta akordioa % 100 itxita ez badago ere.

"Ildo batzuk ezagutzen dira, norabide batzuk adostu ditugu, baina azken testua ez dago zehaztuta oraindik", esan du bozeramaileak. Horren ildotik, koalizio abertzaleak akordioarekin bat egitea "zail" ikusten duela aurreratu izanak akordiorik nahi ez duela erakusten duela iritzi dio.

Nolanahi ere, itun fiskala "ahalik eta akordio zabalenak" lortzeko helburuarekin jaioko dela nabarmendu du Erkorekak.

"Beste alderdi bat, hirugarrena, beharko litzateke akordioak aurrera egin ahal izateko eta Aldundietan dagozkien arauak onartu ahal izateko", ohartarazi du.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena