Ekonomia
Biztanleria Aktiboaren Inkesta
Erredakzioa
% 15,46koa da langabezia tasa EAEn eta % 18,32koa Nafarroan. Estatuan, 225.200 langabe gutxiago daude, guztira 5,9 milioi pertsona daude lan barik.
% 15,46koa da langabezia tasa EAEn eta % 18,32koa Nafarroan. Irudia: EFE
9.800 langabe gutxiago dago Euskal Autonomia Erkidegoan bigarren hiruhilekoan jasotako datuen arabera, % 5,93 gutxiago aurreko hiruhilekoarekin alderatuta; Nafarroan 2.600 pertsona gutxiago izan dira langabezian (% 4,54 gutxiago). Langabezia tasa % 18,32koa da Nafarroan, INEk plazaratutako Biztanleria Aktiboaren Inkestaren arabera.
Gauzak horrela, EAEn eta Nafarroan 12.400 langabe gutxiago daude orotara.
Iazko bigarren hiruhilekoaren datuekin alderatuta, 3.800 pertsona gehiago daude langabezian, hau da, % 2,51 gehiago. Beraz, % 15,46koa da langabezia tasa, eta lanean ari diren pertsonen tasa % 56,47an.
EAEn dauden 154.900 langabeen artean, 84.4000 gizonezkoak dira eta 70.500 emakumezkoak; langabezia tasa % 15,98an kokatzen da gizonezkoen kasuan eta % 14,88an emakumezkoenean.
Nafarroan, langabeziak behera egin du bigarren hiruhilekoan, 2.600 pertsona gutxiago daude langabezian alegia (% 4,54 gutxiago); hortaz, % 18,32koa da langabezia tasa.
Estatuan, 225.200 langabe gutxiago daude, guztira 5,9 milioi pertsona daude lan barik.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa