13:06

Ekonomia

Ontziolen etorkizuna

Almunia:'Berrikuntzari esker gaindituko ditu zailtasunak ontzigintzak'

Erredakzioa

Europako Lehiakortasun komisarioak baieztatu duenez, ontzigintza sektoreak jasotako laguntza fiskalak bueltatu beharrak ez du ontziolen etorkizuna arriskuan jartzen.

1:10
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquin Almunia Europako Batzordeko presidenteorde eta Lehiakortasun komisarioak baieztatu duenez, ontzigintza sektoreak laguntza fiskalak bueltatu behar izateak ez du ontziolen etorkizuna arriskuan jarriko, berrikuntzak garatzeko eta bezeroak eta inbertitzaileak erakartzeko "potentziala" dutelako.

"Legez kanpoko laguntza fiskalak jaso zituzten inbertitzaileengan soilik izango du eragina gure erabakiak. Ez dugu Espainiar Estatuko ontziolen kontra egin nahi izan. Behin eta berriro errepikatuko dut", adierazi du Almuniak.

Halaber, Espainiako Ogasunari bueltatu behar dizkioten laguntzen zenbatekoa zein den ez dakiela baieztatu du, baina, azken hilabeteetan, 2.000 eta 3.000 milioi euro artean izan zitezkeela kalkulatu zutela jakinarazi du. Haren hitzetan, hasierako proposamena aldatuz joan bada ere, "zenbatekoa berdina izan da uneoro".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena