11:24

Ekonomia

Ontziolen etorkizuna

Ontziolek 2007tik 2011ra jasotako diru-laguntzak bueltatuko dituzte

Erredakzioa

Europako komisarioen kabineteburuek erabaki dutenez, hasieran ezarritakoa baino bi urte gutxiagoko "tax lease" laguntzak bueltatu beharko dira.

  • Galizian, Asturiasen eta Euskadin daude kaltetutako ontziola gehien. Argazkia: EITB.

    Galizian, Asturiasen eta Euskadin daude kaltetutako ontziola gehien. Argazkia: EITB.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, Europako Komisarioen Kolegioko kabineteburuek ontzigintzak 2007tik 2011ra jasotako laguntza fiskalak soilik bueltatzea proposatu dute, eta ez, aurreikusi zuten bezala, 2005etik jasotakoak. Hala, ordaindu beharreko kopurua "nahiko murriztuko da".

Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzatik esan dutenez, proposamen hori gaur adostu dute, Bruselan, asteazkenean Europako Komisarioen Kolegioak egingo duen saioa prestatzeko bileran. Hala ere, erakunde horrek hartuko du azken erabakia, eta baliteke iritzia aldatzea.

Komisarioen kabineteburuek hasieran aurreikusitakoa baino bi urte gutxiagoko "tax lease" laguntzak bueltatu beharko direla erabaki dute; 2005-2011 tartekoak barik, 2007-2011 tarteari dagozkionak itzuli beharko dira. Gainera, ontziolek eta armadoreek ez dute dirurik bueltatu behar izango.

Inbertitzaileek ere ez dute dirurik bueltatu beharko: transformatzaileek soilik egin behar izango dute, Jaurlaritzatik jakinarazi dutenez.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena