Ekonomia
Ontziolen etorkizuna
Erredakzioa
Alabaina, Bruselak erabakia aldatu eta laguntzak bueltatu behar ez izatea onartzeko, Espainiako Gobernuak "argudio berriak" aurkeztu beharko dituela ohartarazi du.
Joaquin Almunia. EFE
Joaquin Almunia Lehiakortasunerako Europako komisarioak esan du oraindik denbora egon badagoela Bruselak bere erabakia aldatzeko eta, ondorioz, ontzigintza sektoreak azken urteotan jasotako laguntzak itzuli behar ez izateko.
Nolanahi ere, iritziz aldarazteko Espainiako Gobernuak "argumentu berriak" aurkeztu beharko dituela nabarmendu du.
"Hilaren 3an gaude eta erabakia uztailaren 17an hartuko da; beraz, denbora badago, baina argudio berriak aurkeztuta, betiere", azaldu du prentsaurreko batean.
Horrez gain, baieztatu egin du datorren astean bilduko dela Jose Manuel Soria Industria ministroarekin, Iñigo Urkullu lehendakariarekin eta Galiziako eta Asturiasko presidenteekin. Bilera "ondo prestatzeko" eskatu die.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa