10:49

Ekonomia

Ontziolen etorkizuna

Gobernua, autonomiak eta patronala bat eginda, ontzigintza babesteko

Erredakzioa

Espainiako Gobernua, Euskadi, Asturias eta Galiziako exekutiboak, ontziolak eta sindikatuak elkarlanean arituko dira ontzigintza sektoreak jasotako diru-laguntzak itzuli behar ez izateko.

  • Javier Fernandez, Iñigo Urkullu, Jose  Manuel Soria eta Alberto Nuñez Feijoo.  EFE

    Javier Fernandez, Iñigo Urkullu, Jose Manuel Soria eta Alberto Nuñez Feijoo. EFE

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gobernuak, autonomia erkidegoek eta patronalak bat egitea erabaki dute Bruselan ontzigintza sektorea babesteko. Sindikatuek ere hitzarmen horretan egotea eskatu dute.

Europako Kontseiluak uztailaren 17an erabaki beharko du ontziolek 2005 eta 2011 urteen artean jasotako laguntza fiskalak itzuli behar dituzten ala ez.

Polemika joan den astean piztu zen, Joaquin Almunia Lehiakortasunerako Europako komisarioak aipatu laguntzak itzularaztea proposatuko zuela jakinarazi zuenean.

Adierazpen horiek hautsak harrotu zituen: Espainiako Gobernua, Euskadi, Asturias, Galizia, patronala nahiz sindikatua proposamen horren aurka agertu ziren, laguntza horiek bueltatu behar izateak sektorearen "heriotza" suposatuko lukeela argudiatuta.

Egoera horretan, Espainiako Gobernuak, Euskadi, Asturias eta Galiziako exekutiboek eta ontzioletako patronalak bilera egin zuten atzo Madrilen. Ontzigintza sektorea Bruselan elkarrekin babestea defendatzea adostu dute.

Jose Manuel Soria Industria ministroak azpimarratu du jarrera hori hartu badute "oinarri juridiko sendoak" daudelako dela. Laguntzak bueltatu behar izateak "kalte konponezinak" eragingo lituzkeela ohartarazi du.

Iñigo Urkullu lehendakariak salatu duenez, "ontziolak segurtasun juridiko ezarekin bizi behar izan dira azken urteotan espedientearen ondorioz eta horrek bere jardueran kalteak eragin ditu".

Ontzigintza sektorea defendatzeko bidean, bost instituzioek Joaquin Almuniarekin eta Jose Manuel Durao Barroso Europako Kontseiluko presidentearekin biltzea eskatuko dute.

Bestalde, Soria Industria ministroarekin batzartu ostean, CCOO eta UGT sindikatuek ere hitzarmenarekin bat egin nahi dutela jakinarazi dute, "ontzigintza sektorea Bruselan aho batez defendatzeko".

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena