10:46

Ekonomia

Euskal ontziolak

Joaquin Almunia: 'Ontziolek ez dituzte laguntzak itzuli beharko'

Erredakzioa

Europako Lehiakortasunerako komisarioaren esanetan, "inork ezin ditu ontziolak behartu laguntzak itzultzera".

  • Joaquin Almunia Europako Lehiakortasunerako komisarioa.

    Joaquin Almunia Europako Lehiakortasunerako komisarioa.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Joaquin Almunia Europako Lehiakortasunerako komisarioak iragarri duenez, ontziolek laguntzak bueltatu behar ez izatea proposatuko du  Europako Kontseiluan.

Bruselak datorren uztailaren 17an hartuko du auzi honen inguruko azken erabakia. Baina Almuniak gaur azpimarratu duenez, "inork ezin ditu ontziolak behartu laguntzak itzultzera".

Almuniak zehaztu du ontzien finantzazioan parte hartu zuten inbertitzaileak direla laguntzak itzuli beharko dituztenak, haiek izan baitziren onura fiskalaz baliatu zirenak.

Era berean, ontziak merkatuko prezioaren azpitik erosi zituzten armadoreek ere aipatu laguntzak bueltatu egin beharko dituzte, Almuniaren arabera.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena