Ekonomia
Zentral nuklearra
Erredakzioa
Berau egiteko baldintzak betetzearen menpe egongo da erabakia. Enpresak bere egin ditu Soriak egindako adierazpenak, eta itxieran atzean arrazoi ekonomikoak bakarrik daudela berretsi dute.
Nuclenorrek ez du baztertzen Garoña ustiatzeko baimena berritzea, Garoñako zentral nuklearraren jabeak ostegun honetan ohar baten bidez jakitera eman duenez.
Edonola ere, berau egiteko baldintzak betetzearen menpe egongo da erabakia, enpresak azaldu duenez, eta Nuclenorrek bere egin ditu atzo Jose Manuel Soria industria ministroak egindako adierazpenak. Hala, berretsi egin dute zentrala itxieran atzean arrazoi ekonomikoak bakarrik daudela.
Garoñako jabea Hazienda Ministerioren azalpenaren zain dago; izan ere, lanean jarraitzeko ordaindu beharko lituzkeen tasen eta zergen berri emateko eskatu zion Nuclenorrek. Konpainiaren hitzetan, une honetan ustiapen baimena "zintzotasunez betetzen" ari da.
Soria ministroak Diputatuen Kongresuko Energia eta Industria Batzordean egindako agerraldia ia literalki errepikatu du Nuclenorrek agirian.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa