Ekonomia
Erreforma fiskala
Erredakzioa
Jeltzaleek ekainaren amaierarako adostu nahi dute erreforma fiskala. Lehen bilera gaur arratsaldean izango egingo dute, PPrekin.
EAJren eta EH Bilduren ordezkariak, lehendakariarekin batzartu baino lehen. EFE
EAJ Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin (EH Bildu, PSE-EE, PP eta UPyD) banaka biltzen hasiko da gaur, itun fiskal bat eta iruzurraren aurkako plan bat adosteko helburuz.
Lehen bilera gaur arratsaldean izango da, 17:00etan, PPrekin.
Hain zuzen ere, hilaren 21ean Iñigo Urkullu lehendakaria alderdi guztietako ordezkariekin bildu eta gero dator EAJren bilera-sorta. Izan ere, zita horretan, alderdi jeltzaleak proposamen zehatzak jarri zituen mahai gainean, gainerako alderdiekin akordioa lortzeko.
Batik bat, PSE-EErekin lortu nahi dute akordioa jeltzaleek, horien botoekin babes nahikoa izango luketeelako Eusko Legebiltzarrean.
Helburua erreforma fiskala ekainaren amaierarako adostea da, Finantzen Euskal Kontseiluak urrian egingo duen diru-sarreren aurreikuspenean islatu ahal izateko.
EAJk ekonomia sustatzeko plan bat hitzartu nahi du aldundiekin, ekainerako. Gainera, babes soziala aztertzeko lantalde bat sortzea ere proposatuko du.
Uztailean, sektore publikoa murrizteko plan bat aurkeztuko dute, eta, udazkenean, autogobernuari buruzko lantaldea sortzea espero dute.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa