Ekonomia
Aldundiak
Erredakzioa
Bizkaiko eta Arabako ogasunei igorritako proposamena "oso serioa" dela esan du Helena Franco Gipuzkoako Hazienda diputatuak.
Helena Franco Gipuzkoako Hazienda diputatua. EFE
Datu fiskalen sekretua bermatu du gaur Helena Franco Gipuzkoako Hazienda diputatuak. Aldundien artean informazio fiskala partekatzeko proposamena igorri die Gipuzkoak Arabari eta Bizkaiari. EAJren mesfidantza kritikatu du Francok.
Iruzur fiskalari aurre egiteko foru arau berriaren edukia azaltzeko Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du Francok. Datu fiskalak partekatzeko Bizkaiko eta Arabako ogasunei igorritako proposamena hizpide izan du diputatuak.
"Proposamen oso serioa" dela esan du Francok. "Datuen intimitate eskubidea erabat errespetatzen da, datuak ezin ditu edonork ikusi, ezta pentsatu ere", erantsi du.
Herritarrei "lasaitasuna" eskatu die diputatuak, eta "datuetara nor sartzen den zorrotz kontrolatzen" dutela gaineratu du.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa