Ekonomia
Urtero
Erredakzioa
Fatima Bañez Enplegu ministroak eta Ursula Von der Leyen Alemaniako bere homologoak akordioa sinatu dute. Gazteen enplegua eta mugikortasun profesionala sustatuko dituela azpimarratu du Bañezek.
Fatima Bañez Enplegu ministroa eta Ursula Von der Leyen Alemaniako bere homologoa. EFE
Espainiako 5.000 bat gaztek urtero hezkuntza duala (ikasketak praktikekin uztartu) jasotzeko edo lanpostu kualifikatu bat lortzeko aukera izango dute Alemanian, Fatima Bañez Enplegu ministroak eta Ursula Von der Leyen Alemaniako bere homologoak gaur sinatutako akordioaren arabera.
Akordioak gazteen enplegua eta mugikortasun profesionala sustatuko dituela azpimarratu du Bañezek, ondorioz, "gure gazteei laguntzeko beste pauso bat eman da".
Duela 10 urte Alemania "Europako gaixoa" zela gogorarazi du Von der Leyenek. Langabezia arazo "oso larria" da, baina aurre egiteko neurriak ezagutzen ditugu, Alemaniako Lan ministroaren hitzetan.
Zentzu horretan, hezkuntza dualeko sistemak Alemaniako lan-merkatuan izan duen arrakasta defendatu du Von der Leyenek.
Lankidetzak hiru ardatz izango dituela azaldu du Bañezek: herrialde bakoitzean izandako esperientzien informazioa partekatzea, lankidetza estu baterako bideak sortzea eta gazteen langabezia murrizteko Europar Batasunean jarrera amankomuna izatea.
2023ko uztailaren 23ko hauteskunde orokorretako albisteak
orain albiste
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
albisteak
Kirola
kultura
© EITB - 2024 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa